Portada del libro Blixa Bargeld. Zeruko azken Piztia

Blixa Bargeld. Zeruko azken Piztia

Eintürzende Neubauten eta Berlin 80ko hamarkadan
Edurne Dikinson
No ficción
Páginas
112 páginas
ISBN
ISBN: 979-13-87589-04-2
Precio papel
PVP (papel): 22,00

Dónde comprarlo

Compartir

Sobre el libro

Blixa Bargeld, Zeruko azken Piztia mundu desagertu batean murgiltzen da; Mendebaldeko Berlin, 80ko hamarkadako eszenatoki azpikulturalan. Hiri-ugarte honetan loria distopikoak Neue Deutsche Welle eta post-punk alemaniarra argiztatzen du. Liburu ilustratu honetan, Blixa Bargeld eta Einstürzende Neubauten taldearen hasiera anti musikalak aztertu egiten dira; berlindarrak, soinu industrialaren aintzindariak eta abangoardia europarraren legenda biziak dira, hain zuzen ere.

Dada eta Artauden «Ankerkeriaren antzerkia» eraginduta, hasieran terrorismo soinodun bizia sortzen zuten burdin-txatarraz osaturiko instrumentuekin. Blixa Bargeld abeslari prometeikoa da eta taldearen alma materra. Heriotzeraino oihukatzen dituen metafora poteretsuen egilea izanik, bere performacea suntsipen erritu hutsa da. Taldea gihar metalikoa osatzen du, sutan dagoen arima adierazteko, alegia. Baina, zer da Zeruko azken Piztia? Paraleloko eguzki sistema bateko energia konstelazio bat; Eguzki eraginkorra, erre egiten duena argiztatu baino gehiago.

Blixa Bargeld, Zeruko azken Piztia iniziatu edo profanoentzat gomendagarria da. Tintazko marrazkiak itzal bizarroak gogora ekartzen ditu, underground fanzineak edo banpiroen pelikula zahar eta mutuak. Gainera, liburuan Einstürzende Neubautenen abesti-sorta euskerara itzulita topatuko dugu.

Sobre el autor/a

Edurne Dikinson Iruñan jaiotako egile eta ilustratzailea da. Zazpi edo zortzi urte zituenetik liburu ilustratuak sortu ditu. Arte Ederrak Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ikasi zuen. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean Arte eta Literatura Master bat osatu zuen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Margolaritza Master bat egin du. Bizitza profesionala irakaskuntzaren esparruan bideratu du. Denbora sabatikoa arte eta bidaientzat eskeintzen du. Blixa Bargeld, Zeruko azken Piztia bere lehenengo liburu argitaratua da. Proiektua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen Laguntza Programarako (2023) hautatua izan da Huarte Arte Garaikide Zentroan, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan.

Autor del libro

Tenemos todo lo que necesitas para publicar tu libro

crosscross-circle